Konektatua bizitzeko menpekotasuna: Aurkezpena Genially bitartez.
Gizarte Hezkuntzako Unibertsitate graduko IKT ikasgaiaren 4. jardueran, lau hilabetean zehar egin ditugun hiru mintegien inguruko aurkezpena egiteko egokitu zait oraingoan. Neu lehenengo mintegian hitz egin genuen inguruan prestatu dut: Konektatua bizitzeko menpekotasuna.
IKT-ek eta bereziki mugikorrek, mendekotasun asko garatu dute norbanakoengan eta gogor barneratu dira geure egunerokotasunean: mugikorrik gabeko bizitza pentsaezina egiten zaigu. Edonora joan eta edozein norbanakorekin komunikatu, sare sozialak eskura izatea, informazioa eguneratuta izatea, ezin dugu ukatu, gustoko dugu. Neu ere gustoko dut. Baina egia esan, hain barneratuta dugu ezin dugula, adibidez mugikorra etxean utzi, babes gabe aurkitu ahal garelako kalean. Non geratu dira etxeko telefonorako deiak, edota kalean egon eta ordu bat jartzea hurrengo egunean geratzeko hizketaldiak?
Neu , etorkizuneko Gizarte Hezitzaile moduan, argi daukat: gaixotasun bat ez bada (medikoki hitz egiten) gaixotasun soziala da, eta geure buruarekiko segurtasun ezaren edo prebioki izandako arazo sozialen fruitu da. Etorkizunean, gaixotasun sozial honekin lan egiteko aukera izango dut seguraski, lan egiteko aukeratzen dugu esparrua edozein delarik.

Comentarios
Publicar un comentario