Stop Motiona IKT-en erabilgarritasunari garrantzia emoteko
Gaurkoan neure taldeak prestatu duen "Stop Motion-a" aurkeztera natorkizue. "Stop Motion-a" IKT tresna erabilgarria da Gizarte Hezkuntza esku hartze prozesuetan erabiltzeko, zeren eta honako hau prestatzeko talde lana eta taldearen arteko laguntza eta komunikazioa erabat beharrezkoak izan da. Geure esku hartzean honelako bat egitea proposatzen badugu, gai interesgarri eta motibagarri batekin batera aurkeztu behar da, hartzaileengan interesa pizteko. Geu azken finean disfrutatu egin dugu, komunikazioa eta talde lana praktikan jarriz, IKT gaitasunak areagotuz! Esperientzia ona izan da eta agerian ikusten da honelako bideo baten bitartez gizartearen norbanakoen kontzientzian eragin daitekeela, eta prebentzio programa batean adibidez, nahiko erabilgarria suerta daitekeela. Espero dut zuek disfrutatzea, aio!