Entradas

Konektatua bizitzeko menpekotasuna: Aurkezpena Genially bitartez.

Imagen
Gizarte Hezkuntzako Unibertsitate graduko IKT ikasgaiaren 4. jardueran, lau hilabetean zehar egin ditugun hiru mintegien inguruko aurkezpena egiteko egokitu zait oraingoan. Neu lehenengo mintegian hitz egin genuen inguruan prestatu dut: Konektatua bizitzeko menpekotasuna. IKT-ek eta bereziki mugikorrek, mendekotasun asko garatu dute norbanakoengan eta  gogor barneratu dira geure egunerokotasunean: mugikorrik gabeko bizitza pentsaezina egiten zaigu. Edonora joan eta edozein norbanakorekin komunikatu, sare sozialak eskura izatea, informazioa eguneratuta izatea, ezin dugu ukatu, gustoko dugu. Neu ere gustoko dut. Baina egia esan, hain barneratuta dugu ezin dugula, adibidez mugikorra etxean utzi, babes gabe aurkitu ahal garelako kalean. Non geratu dira etxeko telefonorako deiak, edota kalean egon eta ordu bat jartzea hurrengo egunean geratzeko hizketaldiak? Neu , etorkizuneko Gizarte Hezitzaile moduan, argi daukat: gaixotasun bat ez bada (medikoki hitz egiten) gaixotasun soz...

Bizi-iraupeneko hiztegiko aukeratu dudan kontzeptua: Netiketa

Imagen
IKT-ren ikasgaiarekin jarraituz, interneten, bizirauteko kontzeptu bat aukeratu behar genuen eta infografia bat sortu, kontzeptu horren informazioa argitaratuz. Kasu honetan, neu "Netiketa" kontzeptua aukeratu dut, garrantzitsua iruditzen zaidalako errespetuz jokatzea bai eguneroko bizitzan zein sare sozial edo komunitaeetan. Komunitate baten parte garen heinean eta Gizarte hezitzaileak izango garen heinean, errespetuz jokatzearen garrantzia geure etorkizuneko hartzaileei helaraztea, ezinbestekoa den irakaspena dela deritzot. Aldi berean, oso erraza da ordenagailu baten atzean era txarrean portaera gauzatzea eta errespetu falta itzelak ikus eta irakurri daitezke interneten; hori eraldatzea interneten erabiltzaile guztien eskuetan dago. Espero dut zuen gustokoa izatea eta informazioa ondo ulertzea!

Stop Motiona IKT-en erabilgarritasunari garrantzia emoteko

Gaurkoan neure taldeak prestatu duen "Stop Motion-a" aurkeztera natorkizue. "Stop Motion-a" IKT tresna erabilgarria da Gizarte Hezkuntza esku hartze prozesuetan erabiltzeko, zeren eta honako hau prestatzeko talde lana eta taldearen arteko laguntza eta komunikazioa erabat beharrezkoak izan da. Geure esku hartzean honelako bat egitea proposatzen badugu, gai interesgarri eta motibagarri batekin batera aurkeztu behar da, hartzaileengan interesa pizteko. Geu azken finean disfrutatu egin dugu, komunikazioa eta talde lana praktikan jarriz, IKT gaitasunak areagotuz! Esperientzia ona izan da eta agerian ikusten da honelako bideo baten bitartez gizartearen norbanakoen kontzientzian eragin daitekeela, eta prebentzio programa batean adibidez, nahiko erabilgarria suerta daitekeela. Espero dut zuek disfrutatzea, aio!
Imagen
Neure taldeak proiektu hauek aukeratu ditu eta hauen inguruan IKT-een erabileraren inguruko azterketa bat egin du. Bherria proiektua aukeratu dugu, aukera aproposa delako daukaten plataforma digitala, bai  hezkuntza formal eta informalaren hezitzaile profesionalak orientazio modura edukitzeko, bai eta haien informazioa eta experientzia esparru sozialaren inguruan elkarbanatzeko, tokian tokiko herritarak eskuragarri izateko. Honekin esan nahi dudana zera da, e sperientzia eta ikuspegi desberdinak dituzten pertsonei ematen dietela elkartzeko abagunea. Sozietateraren inguruko informazioa elkarbanatzen da han IKT-ak erabilita, kasu honetan haien plataforma digitalaren bidez ( Agora, Foroa...). Informazio hori eskuragarri egoteak errealitatearen ikuspegia eskura izatea bermatzen du, kutsu profesional batekin.  IKTn bidez, elkargune digitala sortzeko aukera ematen dute, partaidetza eta lankidetza sustatzeko.